Hemen gaude berriro!
Oraingoan Ibaik urratze-failaren definizioa jarri du eta horrekin batera argazki batzuk ere bidali dizkit. Hona hemen berak idatzitakoa:
"Desplazamendu horizontala duten failetan gertatzen da urratze-duplexa. Failan gertatzen diren frikzioen ondorioz lurrikarak sortzen dira. Bi motatakoak izan daitezke : faila destroa (A irudia) eta senestroa . Faila destroa ala senestroa den jakiteko perfilean kokatu behar gara (ardatzarekiko perpendikularra den ebaketa) eta eskuineko blokea guregana badator faila destroa izango da, berriz ezkerreko blokea guregana badator faila senestroa izango da.
Mugimendu horizontala eta mugimendu bertikala duenean senestro edo destroa izateaz gain normala edo alderantzizkoa izan daiteke. Urratze duplexa (B irudia), plano geologikoetan bi gezien bidez adierazita daude edo adierzten dira. Gezi bakoitzak blokearen norabidea erakusten digu. Munduko urratze failarik garrantsitzuena San Andres faila da. 1.286km-tako luzeera dauka eta Kalifornia (Estatu Batuak) eta behe Kalifornia (Mexiko) zeharkatzen ditu (C irudia)"
Dena den, strike-slip ondo definituta dagoelarik ere, strike-duplex ez dago. Guztion artean bilatuko dugu? Zerbait aurkitzen baduzue, komentarioen bidez jarri, mesedez!
No hay comentarios:
Publicar un comentario