lunes, 17 de octubre de 2011

Mullion- Julen eta Irati

Hona hemen Julenek jarri diguna. Ea nahikoa den dena ondo ulertzeko. Bestela, badakizue, berari galdetu, bakoitza bilatu duen terminoa ondo azaltzeaz arduratzen baita! Eskerrik asko guztiontzat, hau ondo doa eta!

" Deformazio handia jasandako arroketan ematen den lineazio mota lodia da. Gontzekiko paraleloak dira. Mullion eta rod-en arteko ezberdintasuna zera da: Mullionak arroka osoan eragiten du, rodak, ordea, monomineralak dira (nagusiki kuartzoan) arroka metamorfikoetan. Ez daukate esangura genetikorik, baizik eta deskriptiboa"   Bide batez, mullion terminoa zela eta, Iratik lagun bati (arkitektura ikasten ari denari) galdetu dio ea zer zen eta hauxe da emandako informazioa: " "mainel" edo "parteluz" bezela ere ezagutzen dela. Horma batean ate edo leiho bat dakazunean, bertan jartzen den euskarri moduko bat (tipo zutabe bat) izango zen. Asko erabili izan dira elizetan eta horrelako eraikin handietan, egitura funtzioa dakatenez ba ate handi horiei eusteko (adibidez Santiago de Compostelako elizako portikoan oso ondo ikusten da, erdiko atea bitan zatitzen duen zutabe hori izango zen)".   Hori esateaz gain, orrialde hau ere jarri dio Santiago de Compostelako elizako portikokoa: http://www.arquivoltas.com/21-LaCoruna/01-Santiago-13.htm  Beno, Irati... Zure lagunari kafetxo bat ordaindu beharko diogu.... Azkenean artea ere ikasten bukatuko dugu! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario