lunes, 3 de octubre de 2011

Paterson eta Riedel hausturak: Irati

Kaixo guztioi:

Hona hemen Iratik bidali diguna haustura berezi hauei buruz. Zuzenean berak idatzitakoa jarriko dizuet:

"Riedel 1 eta 2 (R1, R2)  eta paterson (P ) hausturak faila nagusi hauskor batean garatu daitezke. Hauek bigarren mailako failak dira, txikiagoak.  R1 planoak faila nagusiarekiko angelu zorrotza (~ 15°)  osatzen du. Haustura hauek mailakatuta daude,beraien artean paraleloak dira zizaila gunea*ren barnean. R2 alderantzizko failek, ordea, faila nagusiareriko  75° - ko angelua osatzen dute. Failaren eboluzio dinamikoarengatik, hainbat fenomenoen ondoren, R1 eta R2 biratzen doaz. Lehenengoek faila nagusiarekiko gero eta angelu txikiagoak lortzen dituzte (< 15° ) eta bigarrenek gero eta angelu handiagoak (> 75° ). Beste alde batetik, eboluzio dinamiko honen ondorioz, beste haustura batzuk agertzen dira P deiturikoak. Hauek ere angelu zorrotza osatzen dute faila nagusiarekin"  


No hay comentarios:

Publicar un comentario