jueves, 1 de diciembre de 2011
Deformazio mekanismoak
Komentatu bezala, hona hemen deformazio mekanismoari buruzko diapoak. Ikusteko klik egin hemen. Artxiboak "0-Defmek" du izena eta pasahitza "Defmek" da.
miércoles, 26 de octubre de 2011
GPS eta UTM koordenatuak
Kaixo guztioi:
Sopelan komentatu nizuen bezala, hona hemen pasa den urtean ikasle batek egindako aurkezpena. GPS-ri buruzkoa izan zen. Nik gehitu ditut azkeneko irudiak UTM koordenatuak zer diren ikasteko. Deskargatzeko klik egin hemen. Artxiboak "00GPS" izena du eta pasahitza "gpsutm" da.

lunes, 17 de octubre de 2011
Planar shape fabric-Paul
Formazko fabrika planarraren definizioa:
"Deformazio prozesuen eraginez, mineral eta arroka deformatuetan, lehendik zeuden elementuen lerrokadura paraleloa ematen denean. Elementu hauek, pikorrak, pikor agregatuak, klastoak, oolitoak, enklabeak, fosilak etab. izan daitezke"
Mullion- Julen eta Irati
Hona hemen Julenek jarri diguna. Ea nahikoa den dena ondo ulertzeko. Bestela, badakizue, berari galdetu, bakoitza bilatu duen terminoa ondo azaltzeaz arduratzen baita! Eskerrik asko guztiontzat, hau ondo doa eta!
" Deformazio handia jasandako arroketan ematen den lineazio mota lodia da. Gontzekiko paraleloak dira. Mullion eta rod-en arteko ezberdintasuna zera da: Mullionak arroka osoan eragiten du, rodak, ordea, monomineralak dira (nagusiki kuartzoan) arroka metamorfikoetan. Ez daukate esangura genetikorik, baizik eta deskriptiboa" Bide batez, mullion terminoa zela eta, Iratik lagun bati (arkitektura ikasten ari denari) galdetu dio ea zer zen eta hauxe da emandako informazioa: " "mainel" edo "parteluz" bezela ere ezagutzen dela. Horma batean ate edo leiho bat dakazunean, bertan jartzen den euskarri moduko bat (tipo zutabe bat) izango zen. Asko erabili izan dira elizetan eta horrelako eraikin handietan, egitura funtzioa dakatenez ba ate handi horiei eusteko (adibidez Santiago de Compostelako elizako portikoan oso ondo ikusten da, erdiko atea bitan zatitzen duen zutabe hori izango zen)". Hori esateaz gain, orrialde hau ere jarri dio Santiago de Compostelako elizako portikokoa: http://www.arquivoltas.com/21-LaCoruna/01-Santiago-13.htm Beno, Irati... Zure lagunari kafetxo bat ordaindu beharko diogu.... Azkenean artea ere ikasten bukatuko dugu!

Urratze-duplex: Ibai
Hemen gaude berriro!
Oraingoan Ibaik urratze-failaren definizioa jarri du eta horrekin batera argazki batzuk ere bidali dizkit. Hona hemen berak idatzitakoa:
"Desplazamendu horizontala duten failetan gertatzen da urratze-duplexa. Failan gertatzen diren frikzioen ondorioz lurrikarak sortzen dira. Bi motatakoak izan daitezke : faila destroa (A irudia) eta senestroa . Faila destroa ala senestroa den jakiteko perfilean kokatu behar gara (ardatzarekiko perpendikularra den ebaketa) eta eskuineko blokea guregana badator faila destroa izango da, berriz ezkerreko blokea guregana badator faila senestroa izango da.
Mugimendu horizontala eta mugimendu bertikala duenean senestro edo destroa izateaz gain normala edo alderantzizkoa izan daiteke. Urratze duplexa (B irudia), plano geologikoetan bi gezien bidez adierazita daude edo adierzten dira. Gezi bakoitzak blokearen norabidea erakusten digu. Munduko urratze failarik garrantsitzuena San Andres faila da. 1.286km-tako luzeera dauka eta Kalifornia (Estatu Batuak) eta behe Kalifornia (Mexiko) zeharkatzen ditu (C irudia)"
Dena den, strike-slip ondo definituta dagoelarik ere, strike-duplex ez dago. Guztion artean bilatuko dugu? Zerbait aurkitzen baduzue, komentarioen bidez jarri, mesedez!

martes, 11 de octubre de 2011
Esfortzua (Stress)
Kaixo guztioi:
Klik egin hemen eta irakurri orri hauek, ea ulertzen duzuen idatzita dagoena. Artxiboak "00-Stress" du izena eta deskargatu ahal izateko sartu behar duzuen kodea "stress" da. Ulertu ezean ez kezkatu, ostegunean sarrera azaldu beharko dut eta horrekin nahikoa izango delakoan nago. Bestela, denbora aurrezteko, bilatu zerbait internetean esfortzuaren inguruan (esfortzua = esfuerzo = stress).

miércoles, 5 de octubre de 2011
Pop-up: Naia
Kaixo:
Naiak pop-up definizioa eta eskematxo bat bidali dizkigu. Hementxe bertan uzten dizuet!
"Pop up: Aurkako noranzko bi zamalkaduraren ondorioz sortutako egitura. Arrapala zonan konpresioa du. Atzeko zamalkadura aurreko zamalkadurak ebakiz zona triangeluarra sortzen da"

Suscribirse a:
Entradas (Atom)